XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urak azpiak jan da etxe bat erortzen asten da.

Eta auzokoak an dijoaz txalupetan uretakoak ateratzera.

Erriko mutikoak, urpera joan dan etxearen belarrezko tellatura igo eziñik dabillen txerri illetsu bati (napar txerria ezin esango diogu) txaloka ari dira.

Azpiak ur dirala, gañetik suilka euria asten duanean, nork legorra billatu etxe aietan?

Eskerrak ez duan otzik egiten, bero latza baizik.

Ta urari atsegiñ artzen zaio.

Kristauak olako bizilekua duten tokian Jaungoikoak nolakoa ote du?

Eleizak Ara Valencia deritzaion erri txiki batekoa: Lau olezko mai baten gañean Jesus'en Biotzaren irudi bat aldare gañean.

Kañaberazko paretak periodiko zarrez estaliak, aldare Nagusiko santuen ordez.

Beiñ baño geiagotan joango zaizkiola uste det meza ematen ari dan apaizari begiak, paperetako letra aundietara.

Aspalditxoko berriak irakurri bearko ditu ordea.

Jesus'en Biotzaren ondoan zineko erretrato ernegarriak ikusten dira.

Jakiña, ez dute santu usai aundirik ez, ametralladorakin egiñaletan tiroka ari dan arako ganster arek eta.

Koruan gela txiki bat aldare Nagusia bezelaxe apaindua dago; apaizaren etxea uraxe omenda.

Jakiña, gure mixiolariak erri auetara joan arte urteetan etzan apaiz bat iristen eta joaten zanean ere gau bat edo beste geienez egiten zituan.

Orregatik Los Rios'etako eleizak, etxeak bezela kañaberazkoak izatea bat dala, zarrak eta nolabaiteko xamarrak zeuden gañera.